Homo ergaster

Por euskaljakintza2 - 24 de Mayo, 2008, 11:02, Atala: General

Duela bi milioi etamilioi bat eta erdi urte artean Afrikan agertu eta desagertu zen hominidoa dugu Homo ergasterra. Australopithecus garhiren ondorengoetakoa zen, baina Homo habilisaren baino gure antz gehiago zuen. Bere gorputza jada gurearen tamaina zuen eta  bere garezurra aldatu egin zen, garuna handituz eta aurpegia eta haginak txikituz.

 

KOKAPENA

 

Espezie honen periodo kronologikoa duela 1,8 milioi eta 1,4 milioi urte kokatzen da. Hondakin zaharrenak Keniako Koobi Fora herrian aurkitu zituzten, fosil modernoena, berriz, Konsoko (Etiopia) aztarnategian aurkituriko baraila da. Aurreko aztarnategi guzti horiek Afrika ekialdean kokaturik badaude ere, Hego Afrikan duela 1,8 milioi urte inguruko Homo ergasterrari dagozkion fosil ugari aurkitu dira Swartkransen: eskeleto baten garezur aurrealdeko eta garezur zati bateko baraila, garezur eta hortzen hondakinak. Aipagarria da, aipatutako aztarnategi guzti horietan Homo ergasterraren hondakinak aurkitzeaz gain, garai bereko parantropoen hondakinak ere aurkitu direla.

 

EZAUGARRI FISIKOAK

 

Gaur egun zehatzenen ezagutzen den giza espeziea dugu Homo ergasterra. Izan ere, haur eta helduen fosil ugari aurkitu dira. Bigarren horien adierazgarri  dira ia osorik dauden bi garezur (ER3733 eta ER 3883 bezala ezagutuak), bi femur eta bi aldaka. Horiekin batera, Homo ergasterra egokien ezagutarazten duen eta ia osorik dagoen haur baten eskeletoa dago. Duela 1,6 milioi urte hil zen Keniako mendebaldeko Turkana laku inguruan (Ofizialki WT 15000 izena dauka, baina Turkana Lakuko Umea edo Turkana Boy bezala ezagutzen da). Mutiko honek heriotzan zuen adina jakiteko, hezur eta hortzen garapen egoera aztertu zuten. Sexua jakiteko, berriz, aldakako hezurren morfologia aztertu zuten.

 

Eskeleto ia osatua izatean, bere gutxi gora-beherako altuera jakitea erraza izan zen; 1,60 metro . Horrek esan nahi du, hazte prozesua bukatzean 1,80 metrotara iritsi zitekeela. Interesgarria ere da Turkana Lakuko Umearen humero eta femurraren luzeraren proportzioa (gorputz-adarren tamaina erlatiboa islatzen diguna). Proportzio hori %74koa da; australopiteko, parantropo eta Homo habilisen aldean erabat gizakia dena.

 

Hori guztiaz gain, espezie honek entzefaloaren tamainaren hazkuntza islatzen du, 805 gramoko balioarekin. Beste espezieekin alderatuz, zifra hori oso handia da, horren adierazgarri: Australopithecus africanusa (436 gramo), Paranthropus robustus (523 gramo), Paranthropus boisei (508 gramo) eta Homo habilisa (619 gramo).

 

BESTELAKO EZAUGARRIAK


Homo ergasterrak harria lantzeko metodo berria asmatu zuen Anchelense (2 modua) moduan ezagutzen dena, eta Homo habilisak erabiltzen zuena ( Olduvayense eta 1 moduaz ezagutzen dena) baino landuagoa zena. Ezagutzen den Achense metodoa erabiltzen zen industria zaharrena duela 1,6 milioi urtekoa da. Beraz, horren sorrera gizakia Afrikati irten eta Europa eta Asiara hedatu eta ondorengoa da. Datu hori indartzeko, Eurasiako aztarnategietan aurkitutako harriaren lanketa, 1 moduari dagokio. Ikusten denez, teknologia berrien beharrik ez zuten izan Afrikatik irteteko.

Permalink ~ Erantzun | Erreferentziak (0)

Surfaren izaera

Por euskaljakintza2 - 6 de Octubre, 2007, 7:59, Atala: General

Kirol honen jatorriak ez du data zehatzik, hau da, ezin dugu jakin noiz izan zen lehenengo aldiz gizaki batek bere ohol gainean olatu bat hartu eta irrist eginez ibili zena itsasoan barrena, ez omen dago aztarnarik antzinako testuetan nahiz datuetan. Hala ere, surfaren hasierari buruzko bi teoria nagusi ditugu:

ans-du-surf.jpg

Mikronesia eta Pacifico Islen Hegoaldean (Maoríes, Fiji, Tonga, Thaiti…) inguruan, bertan bizi ziren jendetzaren kulturen leinuetan, gehien bat, itsasoarekin lotuak zeuden. Bertako elezahar eta kontaketen ondorioz, hainbat aitorpen jaso ditugu esanez hango biztanleria olatuen gainetik garraiatzen zirela. Kanoatan eta arrantza egiteko joaten ziren txalupetan zehazki.

caballototora1.jpg

Beste aldetik, Peruko Iparraldean zehatz, bertan bizi ziren gizakumeak aztarna nabari bat utzi zuten non gizon bat irudikatzen zen olatu baten gainean irrist eginez egurrez egindako taularekin. Arrasto hau historiarekin lotzean surfaren lehen pausoak Ameriketako Hegoaldean eman zela lehenengo aldiz esan genezake.

Ostera, mende batzuk aurrerago, Polinesiarrak izango dira  uhartez uharte joango direnak ohitura hau igorriz eta azkenik Hawaiira ekarriz.

tablak

Garai haietan, Hawaii aldean, surf klasikoa ematen zen. Bertako gizartea maila ezberdinetan zegoen banatua lehenik eta behin erregeak eta agintarik, eta ondoren beste guztiak, hauen eginkizuna herria gobernatzea zen. Mende haietan, gizarte kategori guztiak haritzen ziren surfean, goi-mailakoak nahiz behe-mailakoak, baina bertan ibiltzeko baldintza batzuk zeunden egokituta. Maila ezberdinen artean taula ezberdinak erabili beharra ziren, ohol ezberdinak  frogatzen zuen bakoitzaren gizarte mota horrela errege zena besteengan ezberdina zen.

Debora haietan, surfak esanahi bat betetzen zuen, jende bakoitzaren adorea adierazten zuen: herriaren arteko gatazkak eta ezberdintasunak, borroka alde batera utziz,  ohol gainean konpontzen zituzten trebetasun handiz eta mugimendu arriskutsuak eginez.

surf

Gaur egungo surfa, hots, surf modernoa ez du esangura berezirik betetzen beste hainbat kiroletako bat besterik ez da. Nahiz eta, antzinako surfari begiratuz aldaketa ugari jasan izan dituen. Beste garaietan erabiltzen ziren taulak egurrezkoak izaten ziren, materia hau gaurkoarekin parekatuz pisutsuagoa zen gaur egun oholak beste gai batzuez egindakoak dira teknika berriekin eta hobeak. Gainera, egun surfa lehietan neurtzen da bakoitzaren gaitasunak, hauek oroimenak jasoz horren sari.

Artikulu hau irakurri ondoren norberari bere barnean sua pizten bazaio kirol hau gauzatzeko hor doaz pauso batzuk surfeko hasiberrientzat:

Lehenengo egunetan gomendagarria da ohol handiak eta lodiak erabiltzea punta biribila dutenak, bertan oreka mantentzea errazagoa baita.

Uretara sartu baino lehen aholkatzen dizuet luzapen batzuk egitea, behintzat minik hartu nahi ez baduzue.

Olatu batzuk hartzera sartu baino lehen hondartza ertzean ipini ariketa sinple batzuk eginez taula gainean oreka mantentzeko, adibidez: ohol gainena etzanda zaudela salto egin bi hankak malgutuz eta eskuekin oreka mantentzen lagunduz. Eskuen posizio honela doa, aurrealdean doan hanka eta bere beso bera aurrerantz luzatu bestea berriz ele moduan ipini.

Oholaren soka orkatilaren albo batean jarri, hau da, soka gure gorputzaren barrualdera ez beste aldera joan behar du, bestela hondartzara sartu bezain laster estropuz egingo baikenuen.

Kontuz! Uretan zaudenean zutik jartzerakoan ez jarri oholaren aurrean beti atzealdean hanken artean distantzi bat mantenduz  beraien artean.

Olatua hartzerakoan arraun egin gainean jarri arte.

Jadanik prest zaudete hondartzaren barrenera sartzeko eta olatu pare bat hartzeko. Ez etsi lehenengo egunean surfa zaila da eta, baina jardun ondoren norberak nahi duena lor dezake.

Permalink ~ Erantzun | Erreferentziak (0)

Baztan

Por euskaljakintza2 - 29 de Abril, 2007, 16:11, Atala: General

Baztan, mendiz osatutako <a href="http://www.geocities.com/Heartland/Plains/1531/">udalerria</a> bat da. Baztango udalerria Nafarroako iparraldean dago eta 377 kilometro koadro izanik, Nafarroako Komunitateko udalerririk zabalena dugu. Baztan, hamabost herrik osatzen dute: Amaiur, Erratzu, Arizkun, Elbete, Elizondo,Gartzain, Lekaroz, Irurita, Berroeta, Ziga, Aniz, Azpilkueta, Oronoz eta Almandozek.
Baztanek mendebaldean, Etxalarrekin eta Donamaria Bertiz Aranarekin egiten muga; hegoaldean berriz, Kintoa, Erregerena, Lantz eta Anue eta Ultzamako mendi Komunalekin; ekialdean Baxenafarrarekin eta iparraldean ordea, Zugarramurdirekin eta Urdazubirekin egiten du muga. Ingurune naturalari begiratuz, <a href="http://www.geocities.com/mospitaletche/nieve/nevada.htm">Baztan</a>, baso, belai, baratze eta landareek inguratzen duten harana da, kultur arloan eta ohituretan aberatsa. Baztango herrietan, etxe politak eta jauregi izugarriak ikus daitezke. Baztango herriak sakonuneetan daude, belai eta soroz  inguraturik. Ibarrak klima kantabriarra du: leuna neguan zein udan. Baztango landaretzan eta zuhaitzen artean, pagoak nabarmentze dira gehien, eta baso askotan sasiak eta iratzeak ikus daitezke.
Arkitektura erlijiosoan baselizak aipatu daitezke; baselizarik garrantzitsuenak Elizondon Santa Engrazi eta San Pedro dira; Amaiurren Pilareko Ama Birjinarena; Elbeten,  Santa Barbararena eta Bozaten(Arizkunen) ,berri,  Santa Ana.
Baztango kulturari begira dantzak dira bertako ohitura handienetako bat. Dantzak eskualde honetako aberastasun handienetakoak dira, txistua eta Danbolina joz dantzatzen direnak. Dantzen barruan, mutildantzak dira aipagarrienak, bertan mutilek bakarrik hartzen baitute parte. Lehen aipatu dugun bezala Baztango folklorea, mutildantzetan oinarritzen da gehien bat. Mutildantzak mutilek bakarrik dantzatu dezakete. Gizonak borobilean jartzen dira, bata bestearen atzean, eta erlojuaren orratzen aldera mugitzen dira dantza eginez. Gazte ezkongaien dantza esan nahi du mutildantza izenak. Tradizioaren arabera eta ohitura zaharrek erakusten dutenez, mutildantzak herriko bestetan, igandetan edo edozein ospakizunetan dantzatzen dira. Euskararen aldetik ordea, Baztango hizkuntza euskara da eta hamabost herrialdetan hitz egiten da euskaraz.
Baztango kulturan aipatzekoa den beste ezaugarri bat eskulangintza da: Hargintza, burdingintza eta batez ere zuren egindako lanak azpimarratzen dira eskulangintzan. Zurez egindako eskulangintzarik ezagunena eta ospetsuena “kaikua da.
Gastronomiari begiratuz, produktu asko nabarmentzen dira Baztanen, esaterako, gasnak, txistorrak, onddoen kontserbak, pateak, hurrekin egindako txokolatea, konfiturak, likoreak, sagardoa… dira. Bertako sukaldaritza oso oparoa da eta bertako produktuez baliatzen dira, freskoak baitira. Bertako platerik nagusienak honako hauek dira:
1- TXURI ETA BELTZA:  Izenak adierazten duenez, "txuri eta beltz" bildotsaren odolez eta betegarriz egindako platera da.
2- BAZTAN ZOPAK: Ardi-saldan bigundutako ogiz egindako zopa hau, herriko besten bezperan hartzeko ohitura handia dago.
3- GAZTANBERA: Ardi-esnez egindako postrea, harri goria sartuz zapore berezia hartzen duena.
4- TALOAK: Arto-irinaz egindako opilak dira, gazta beratua, txistorra edo xingarra lagun dutela.
Baztango herrien laburpen bat:

ALMANDOZ
• Almandozen Galtzaga jauregia dugu, XVIII. mendeko leinuetxea, egun erabat zaharberritua ostatu gisa. Eliza berria da eta San Pedroren ohoretan egina dago. Almandozeko festak ekainean izaten dira. Almandozek 225  biztanle dauzka eta 400 metrotako altitudea dauka.

BERROETA
• Iriartea etxearen armarria berezia da. <a href="http://www.valledebaztan.com/">Herriko</a> eliza Tourseko San Martinen ohoretan egin zuten. Herriko bestak Mendekoste egunean ospatzen dira (maiatzean edo ekainean). Berroetak 112 biztanle dauzka eta 376 metrotako altitudea dauka.

ANIZ
• Elizaren harrizko eskaileretan hilarriak aurkituko ditugu. Harritan landutako hilobi monumentuak dira, gehienak baxuerliebe teknikaz eginak. Eliza berriki eraiki da, Jasokundearen Andra Mariaren ohoretan. Herriko bestak berriz, urriko lehen igandean izaten dira. 376 metrotako altitudea dauka eta 80 biztanle dauzka herri onek.

ZIGA
• Zigan, osagai bitxiak dituzten bi etxerekin egiten dugu topo:

- Indartea etxea (Zigaurre auzoa). Armarri bitxia du.
- Iturriagaraia etxea. Aurrealdeko armarriak zapi puskak iltzatuta ditu inguruan, familiako norbait hiltzen zelarik armarria zapi beltz batez estaltzen zuten seinale.
Zigako eliza San Lorentzoren ohoretan egin zuten. 1593 eta 1603 bitartean eraikia, Nafarroan dagoen herreratar estiloko adibiderik garbiena da. Herriko bestak San Lorentzo egunean dira, abuztuaren 10ean. Ziga herriak 211 biztanle dauzka, eta bere altitudea 364 metrotakoa da.

ORONOZ
• Herriko eliza Jasokundeko Andre Mariaren ohoretan egin zuten; XVII. mendeko eredu bat hartu eta haren gainean moldaketa ugari izan ditu. Herriko bestak abuztuaren 15ean dira, zaindariaren ohoretan. Herri honek beste herriek baino biztanle gehiago dauzka, 440 hain zuzen ere, eta 151 metrotako altitudea itsas mailarekiko.

ARRAIOZ
• Arraiozek 260 biztanle kopuruko herria osatzen du.Herriko bestak iraileko lehen igandean izaten dira. Arraiozen, maiatzean, "Erreginak eta sahatsak" besta ospatzen da. Eliza Jasokundeko Ama Birjinaren ohoretan egin zuten. Eraikin barrokoa da, barne aldean erretaula neoklasikoa duena eta hilobi-harlauzak arkupedun atarian. Lorategian elementu bitxiak daude: hilarriak. Arraiozen elizaren ondoan, Laxoan jokatzeko plazarik ederrena dugu. Bertan euskal pilotaren modalitate zaharrena aurkituko dugu.

IRURITA
• Iruritak 817 biztanle dauzka, eta 214 metrotako altitudea dauka itsas mailarekiko. Herriko bestak Igokunde egunean dira, maiatzean. Iruritako plazan, laxoan jokatzeko lekua mantentzen da, eta inguruko etxe eta jauregiek herri arkitekturaren adibide garbiak dira. Estilo gotikoa eta barrokoa aurkituko dugu Dorretxeko Markesarena eta Iriarteko Gastonenarenean.
Erdigunetik, pixka bat aldenduta, Dorrea jauregia dugu.

GARTZAIN
• Tourseko San Martin eliza aipagarri dugu, Baztango zaharrenetakoa, hain zuzen. Gaztain zurez egindako koru altua du eta, bertan, San Martin eta txiroaren eszena, erliebean, dago. Herrio bestak urriaren 12an dira, Pilarika egunean. Herri honek 231 biztanle dauzka. Bertan herri eskola txiki bat dago herriaren inguruan.

LEKAROZ
• Oharriz, Lekarozko auzoetako bat da eta baserri ederrak ez ezik, baditu bestze eraikin dotoreak batzuk ere, Oharrizko jauregia, esate baterako. Xaharrea etxeak, flandriar estiloko armarri ikusgarria dauka. Herriko bestak San Bartolome egunean dira, abuztuaren 24an. Lekarozek 350 biztanle dauzka, eta herriaren erdi-erdian plaza zoragarri bat dauka.

ELIZONDO
• Elizondo da Baztango herririk handiena, eta 3500 biztanle dauzka. Elizondo, zerbitzu eta denda gehienak biltzen dituen herria da. Ondoko etxe eta jauregiak aurkituko ditugu <a href="http://www.baztan-bidasoa.com/Pais/Baztan.html">Elizondon</a>:
-Paularena. XIX. mendekoa.
-Baztan Balleko Etxea. XIX. mendekoa.
-Arizkunenea ,1730ean eraikia da, itxura barrokoa du eta garaiko jauregi frantziarrak ekartzen dizkigu gogora.
- Arotzarena jauregia, XVII. mendeko eraikin barrokoa.
- Datue jauregia. Leinuetxea. XVII-XVIII. mendeen artean eraikitako etxe barrokoa.

• Elizondon eraikin eta denda dexente daude:
• Antxitonea Trinketea. Ingurugiro berezi batean pilota txapelketak ikusteko kiroldegia da.
• Xarma bereziko dendak. Bi azienda feria garrantzitsu egiten dira; lehenengoa udaberrian eta bestea urrian. Bertako aziendak ikusteko parada dugu halako egunetan, Pirinioetako behiak, pottokak (zaldi txikiak)...

ELBETE
• Herriko festak, Santa Kruzen omenez ospatzen dira, irailaren 14an. Santa Kruz eliza aipagarria da, Elizaren atzealdean, antzinako ikuztegia, eta inguruan zenbait hilarri aurkitu daitezke. Helbetek 220 biztanle dauzka eta 200 metrotako altitudea dauka.
•  Etxe eta jauregien arkitektura azpimarratu behar dugu:
-Askoa jauregia. Leinuetxea. Haren portada dotorea zutabe klasiko eta balkoi blasonatuez apaindua dago.
-Jarola jauregia. Leinuetxea. XVII. mendean hasi ziren eraikitzen. Eraikin barrokoa da. Baztango etxeetan nobleenetakoa dugu.

ERRATZU
• Biztanle kopurua 526koa da. Herriko bestak San Pedro egunean dira, ekainaren 29an. Herriko eliza XVIII. mendekoa da eta San Pedroren ohoretan egin zuten. Iñarbil auzoan Infernuko Zubia aurkituko dugu. Kondairak dioenez, deabruak bere burua bota zuen zubi horretatik, euskara ulertzeko ez zela inoiz gai izango ohartu baitzen.
• Xorroxingo urjauziak paisaia zoragarri bat dauka. Baztan errekaren iturburua da,eta gero Baztan utzirik Bidasoa bilakatzen da. Xorroxin urjauzira joateko,  Gorostapolo auzotik joaten da, eta natura bere osotasunean ikusteko parada ezin hobea aurki daiteke bertan. Urjauzi honi loturik, lamien inguruko elezahar ugari daude.

        ARIZKUN
• Ursua jauretxea Bozate auzoan dago. Bozate, Arizkun herriko auzo bat da. Lamiarrita, Laxoan jokatzeko lekua dugu, gaur egun erabiltzen ez den arren; euskal pilotaren modalitate horretako txapelketa ikusgarriak egin dira bertan. Modalitate hori zaharrena dugu eta Baztan eta Malerreka aldean soilik jokatzen da.
• Arizkungo plazan, San Juan egunean, ekainaren 24ean eta meza nagusiaren ondotik mutil-dantzak ikusteko aukera izaten da. Arizkunen egiten den San Juan su gaua da Baztango ezagunena eta baita polit eta liluragarriena ere. Eraikin erlijiosoetan, Aingeruen Ama Birjinaren komentua azpimarratuko genuke. Arizkunen dagoen eskulangilerik garrantzitsuena Pedro Zapata da. Berak burdinez egindako eskulturak eta irudiak egiten ditu.
• Arizkungo Bozate auzoa, antzina Agoteak bizi ziren auzoa dugu, eta auzo berean Santxotena-Gorrienea erakusketa-etxea dago. Arizkungo festak ekainaren 24an dira, San Joan Bataiatzailearen egunean.
• Arizkun herriak 670 biztanle dauzkala ere esan beharra dago.

AZPILKUETA
• Hasteko esan beharra dago, Azpilkuetak 210 biztanle inguru dauzkala. Azpilkuetako festak San Fermin egunean izaten dira, uztailaren 7an.
• Eliza San Andresen ohoretan egin zuten eta barruan XVIII. mendearen bigarren erdialdeko erretaula multzoa aurkituko dugu.

AMAIUR
• Amaiur herriaren sarreran, arkua aurkituko dugu eta horrek, herrigunearen hasmenta adierazten du. Arkura iritsi baino lehen XVII. mendearen bukaerako gurutzarria aurkituko dugu. Herriko bestak abuztuaren 15ean dira, Ama Birjinaren Jasokundearen egunean. Herriko elizak Erdi Aroan du jatorria.
• Armarrian, herriaren ikurra, ezkila, xake irudiarekin batera agertzen da. Esaten dutenez, ezkila Nafarroako Erregeak Lapurdiko mugan zuen zaintzailearen adierazgarria zen. Beste alde batetik, esaten dutenez, Gazteluan zeuden soldaduei, herriko kontuen berri ematen zien ezkilaren oroigarria da armarrian agertzen dena.
• Zalantzarik gabe, Amaiurko lekurik adierazgarriena monolitoa da, Nafarroako errege-erreginek beren lurraldea berreskuratzeko egin zuten azken borrokaren oroigarria. Naxerako Dukearen eta Leringo Kontearen gudarosteek, beaumondarrak, artilleria eta guzti, gogor hesitu zuten gaztelu zaharra, Jaime Velaz Medranokoa alkaidearen agindupean zeuden soldadu-talde agramondarrak adoretsuki defendatua, 1522an guztiz txikitu zuten arte.

Permalink ~ Erantzun | Erreferentziak (0)

izurdeak

Por euskaljakintza2 - 17 de Febrero, 2007, 23:28, Atala: General

Zetazeoen ordenako delfinidoen familiako itsas ugaztunak dira.

2-2,50m inguru neurtzen du. Gorputz sendo luzexka eta azal leun distiratsukoa izaten du. Bizkarraldean kolore beltza eta sabelean berriz kolore zuria dauka. Buru txikia eta moko formako mutur luzexka du.Bular aldeko hegatsak 30-50 cm-koak dira, bizkar aldekoa 23 cm-koa, eta atzekoa, 60 cm-koa gutxi gora-behera. Bi begiak alboetan dituzte kokaturik, horren ondorioz ezin dezakete aurrez aurre ondo ikusi.

Munduko itsaso guztietan bizi dira, adibidez: Atlantiarreko ur beroetan, Mediterraneo itsasoan,Itsaso Beltzean… bizi dira.

Ugaztun hauek elikagaiak harrapatu eta osorik irensten dituzte. Oso elikadura zabala dute, esate baterako: legatzak, bisiguak, olagarroak, txibiak eta ganbak. Gure kostaldean, batez ere txibiak, txokoak, txitxarroak eta sardinak jaten dituzte.

Izurdea oso animalia azkarra da eta taldeka bizi da. Gizakiak, errespetatu egiten du, eta babestuta dago. Munduko itsaso gehienetan bizi da, baina ur beroak atsegin ditu. Horregatik, tropikoetatik topatuko dugu maizago, ur hotzetan baino. Uraren azpian 5 edo 6 minutu segidan egon daiteke, nahiz eta batzuek 12 edo 15 minutu iraun dezaketen. Biriken bidez hartzen dute arnasa eta maiz igotzen dira ur-azalera, behar duten airea arnasteko.

Permalink ~ Erantzun | Erreferentziak (0)

izurdeak

Por euskaljakintza2 - 17 de Febrero, 2007, 23:28, Atala: General

Zetazeoen ordenako delfinidoen familiako itsas ugaztunak dira.

2-2,50m inguru neurtzen du. Gorputz sendo luzexka eta azal leun distiratsukoa izaten du. Bizkarraldean kolore beltza eta sabelean berriz kolore zuria dauka. Buru txikia eta moko formako mutur luzexka du.Bular aldeko hegatsak 30-50 cm-koak dira, bizkar aldekoa 23 cm-koa, eta atzekoa, 60 cm-koa gutxi gora-behera. Bi begiak alboetan dituzte kokaturik, horren ondorioz ezin dezakete aurrez aurre ondo ikusi.

Munduko itsaso guztietan bizi dira, adibidez: Atlantiarreko ur beroetan, Mediterraneo itsasoan,Itsaso Beltzean… bizi dira.

Ugaztun hauek elikagaiak harrapatu eta osorik irensten dituzte. Oso elikadura zabala dute, esate baterako: legatzak, bisiguak, olagarroak, txibiak eta ganbak. Gure kostaldean, batez ere txibiak, txokoak, txitxarroak eta sardinak jaten dituzte.

Izurdea oso animalia azkarra da eta taldeka bizi da. Gizakiak, errespetatu egiten du, eta babestuta dago. Munduko itsaso gehienetan bizi da, baina ur beroak atsegin ditu. Horregatik, tropikoetatik topatuko dugu maizago, ur hotzetan baino. Uraren azpian 5 edo 6 minutu segidan egon daiteke, nahiz eta batzuek 12 edo 15 minutu iraun dezaketen. Biriken bidez hartzen dute arnasa eta maiz igotzen dira ur-azalera, behar duten airea arnasteko.

Permalink ~ Erantzun | Erreferentziak (0)

Guiness

Por euskaljakintza2 - 29 de Enero, 2007, 23:42, Atala: General

Guinness liburuak munduko errekor nagusienak biltzen ditu. Urtero berritzen dute eta munduan gehien saldu den liburua da; izan ere, 100 milioi ale baino gehiago saldu dira eta 37 hizkuntzatara itzulia izan da. Beraz, liburuak berak errekor bat du, liburu salduenarena.

Errekor hauek zortzi ataletan banatzen dira: giza gorputza, lorpen harrigarriak, mundu naturala, zientzia eta teknologia, arte eta komunikabideak, gaur egungo gizartea, bidaia eta garraioak eta, azkenik, kirol eta jokoak.

Idazti honetan marka bitxi anitzekin egin dezakegu topo. Honako hauek dira gehien txunditu nautenak:

  • txakur txikienaMichel Lotito ezaguna da burdina, kautxua, beira eta horrelako materialak jateagatik. Bere errekor bitxiena turismo-hegazkin bat jatea izan zen, Cessna 150a, hain zuzen ere.
  • 2004ko abenduaren 11n, giza kate luzeenaren marka hautsi zuten Bangladesh-eko biztanleek. 5 milioi pertsona elkartu ziren 1.050 km luzerako kate batean.
  • 2005eko urtarrilaren 15ean, Ricky Brown abeslari Estatu Batuarrak 51, 27 segundotan 723 silaba esatea lortu zuen, ordura arte zegoen marka gaindituz.
  • Munduko txakurrik txikiena Floridan bizi da. Brandy izeneko Chihuahua bat da eta 15, 2 cm ditu.
  • Tim Stinton australiarrak 2005ean errekor bat haustea lortu zuen. Bere hanketako ileak 12, 4 cm izatera iritsi ziren, modalitate horretan errekorra hautsiz.
  • Francisco Peinado espainiarrak 18 tenis pilota eskuan 10 segundoz eustea lortu zuen. 2004an.
  • Christopher Bergland, 24 ordutan 247, 45 km egiteagatik da ezaguna, marka horrekin errekor berri bat lortuz.

Marka miresgarri ugari dago liburu honetan, hemen beste hainbat aurki ditzakezue. Ea animatzen zareten errekorren bat haustera, euskaldunok azaldu beharko genuke liburu honetan, ezta?

Permalink ~ Erantzun | Erreferentziak (0)

Gaztelugatxe

Por euskaljakintza2 - 29 de Enero, 2007, 23:36, Atala: General

Gaztelugatxe, Bizkaiko kostaldean dago kokatuta, Bermeo inguruan hain zuzen ere. San Juan de Gaztelugatxe, Bizkaiko kostako erakarpen turistikoetako bat da, izan ere, gaur egungo jendea, bertara paseo bat ematera eta baita eguna pasatzera ere joaten baitira.

Itsasertz ondoan dagoen muino harritsu bat da, eta Bermeo udalerri ondotik kokatzen da, eta bertara, zubi bat zeharkatuz sartu edo joan daiteke hain zuzen ere. Mendixka edo uhartearen gailurrean, ermita txiki bat aurki dezake kokaturik, bertara igotzeko eskailera batzuk igo behar dira, 237 eskailera hain zuzen. Hainbat aurorentzako lekua duen zelaigune batena utz daiteke.

Gailurrean dagoen ermita, X. mendekoa da eta garai hartan, monasterio bat izan zen. 1053.urtean San Juan de la Peña (Huesca) monasterioari eman zitzaion, baina geroago, hainbat lapurreta eta sute jasan zituen, eta horregatik gaur egun erabat suntsituta dago.

Esaten dutenez, Bermeoko arrantza-ontziak, arrantzarako garaia iristen denan, San Juan ondotik igarotzen dira ontziarekin eta ermitari hiru buelta ematen dizkiote, horrela zaindariak babes ditzan eta arrantza oparoa izan dezaten. Eta bueltakoan, gauza berdina egiten dute, zaindariari eskerrak emateko.

Gaztelugatxeko uharteak hala ere, arau batzuk dauzka, adibidez:

1. Ezin da aisiarako surik piztu.
2. Bertan ezin da kanpatu.
3. Debekatuta dago itsasoko animaliak harrapatzea.
4. Landareak errespetatu behar dira, eta ezin dira moztu ezta animaliei minik egin ere.
5. Ez dago baimenduta, urpean igeri egitea, ez botilekin ezta birika hutsean ere.
6. Bertan arrantza egin daiteke baina, kanaberarekin bakarrik eta beti ere uhartetik.

Permalink ~ Erantzun | Erreferentziak (0)

Ordiziako historia

Por euskaljakintza2 - 19 de Enero, 2007, 23:53, Atala: General

Gaur Ordiziako historia kontatuko dizuet, gure herria da eta seguruena jende askok ez dakiela bere herriko historia eta ez direnak Ordiziakoak iruditzen zait oso interesgarria dela.

Hasiera batean, San Bartolome baselizaren ondoan kokaturik zegoen herria, eta “Ordizia” zuen izena.Alfontso x-ak horrek aldatu zion izena.

1467an, beste lege berezi bat jaso zuen eta bertan,zergabatzuk ordaintzeagatik libre geratu zen herria.inguruko herrixkaz Arama, Altzaga, Lazkaoko etxeak,… , gaizkile eta herriko jauntxoen ondorioz beren lurretan zegoen ziurtasun falta zela eta, Ordiziarekin bat egiteko eskaera egin zuten babesa lortu eta herriek zituzten abantailak eskuratzeko.

Villaframka auzo-lagun bezala onartu zuten eta orduan adiskidetasun idatzi bat sinatu zuten guztiek, inguruko herriak auzo-laguntzat hartzearen ondorioz, Ordiziako alkateak eskumen bereziak hartu zituen, bai auzi-bide arlokoak, bai zibilak eta baita kriminalak ere; aurretik herri horietan zeuden alkateak auzo-alkate bihurtu ziren.Baina hala ere herri hauek beren udaletxe eta kontseilu irekiei eusten zizkien.

Ondoren Villafranca bakarrik gelditzerakoan, Probintziako Batzarretan prokuradorearen gastuak oso altuak zirela eta, Beasainekin bat egin zuen, eta Villafrancako Batasuna izena ezarri. eta Batasuna sinatu zuten.

Ordiziaren historiarekin amaitzeko esan behar da 1970eko apirilaren 17an aldatu egin zela izen ofiziala:eta “Villafranca de Oria” eta “Villafranca de Ordizia” izatera pasatu zen.Ondoren 1982ko urtarrilaren 4an behin betiko izena jarri zitzaion: Ordizia

Permalink ~ Erantzun | Erreferentziak (0)

Zaindu!

Por euskaljakintza2 - 1 de Enero, 2007, 12:36, Atala: General

Opor egun hauetan ez hainbeste baina, besteetan, egunero-egunero ordu asko egin ohi ditugu eserita bai gelan, bai etxean ikasten baita ordenagailuaren aurrean ere. Hau dela eta, gero eta ugariagoak dira bizkarreko lepoko eta zango, begi eta buruko minak.

Gaitz eta min hauei guztiei aurre egiteko modurik onena aholku erraz batzuk jarraitzea da, hainbat jarrera aldatzea eta ariketak egitea, hain zuzen ere.

Eserita gaudenean:

  • Bizkarrak zuzen eta aulkiari erabat bermatuta egon behar du.
  • Postura aldatu, segundo batzutan jaiki, pauso batzuk eman…
  • Oinek zoruaren gainean egon behar dute.
  • Ez gurutzatu zangoak; horixe baita jarrerarik txarrena.

Ordenagailuaren aurrean:

  • Teklatua ahalik eta baxuena egotea komeni da.
  • Sagua ez indar handiz sakatu. Ukondoek beti mahaiaren gainean egon behar dute.
  • Ordenagailuko monitoreak begien parean kokatuta egon behar du.
      Argi suabe eta orokorra erabil ezazu.
      Denbora luzez egon behar baduzu, zure begiei ordu laurdeneko atsedenak eman.

Jarrera hauek kontuan hartuta gero, ondo legoke, gure lana bukatu ondoren, luzapen batzuk egiteko tartetxo bat hartzea.

Permalink ~ Erantzun | Erreferentziak (0)

Marketingaren eragina

Por euskaljakintza2 - 1 de Enero, 2007, 12:32, Atala: General

Marketinga eta publizitatearen eragina

 

Orain kontatuko dizuedana, pertsonai famatu baten istoriotxo baten zati bat da, ea asmatzen duzuen nor den.

Orain dela mila eta bostehun urte Asia erdialdean ume bat jaio zen familia aberats batean, Nikelaos jarri zioten izena, gaztelaniaz Nikolas.
            Nikolasek txikitatik Jesus maisuaren jarraitzailea izan zen eta hitza eman zuen bera bezala izango zela, hau da, behartsuei, gaixoei… lagunduko ziela. Baina bera nerabezaroan zegoenean, gurasoak izurrite baten ondorioz hil egin ziren, horrela Nikolasek herentzia jaso zuen, bertan sekulako dirutza zegoelarik.

Nikolasek bazuen lagun bat txiroa zena eta bere seme-alabak saltzeko prest egongo zena diruaren truke. Hori ez gertatu zedin Nikolas gauero tximiniatik bera jaitsi eta urrezko objektuak uzten zizkion…

Ba al dakizue nortaz ari naizen hitz egiten? Agian bere izena ingelesez aipatuko banu (Claus) hasieratik jakingo zenuten. Aizue eta Santa Clausetaz ari garela esango al zenidaten erabiltzen duen jantziaren kolorea? Gehiengoak ziur nago gorria esango zenutela, baina ni ez nintzen ausartuko zein den berezko kolorea esatea.
            Gaur egun hainbat tokitan sekulako ika-mika dago arlo honetan. Suedian adibidez esaten da 1930. urte arte San Nikolasen jantzia urdina zela, ordutik aurrera, Estatu Batuetan  Coca-colak pertsonai honi aldaketa estetiko batzuk egin eta publizitate moduan gaur egun ezagutzen den bezala ,hau da , jantzi gorriarekin azaldu du orain arte Santa Claus.
            Beraz, kolorea ez da argi geratzen zein den baina garbi dagoena behintzat nire ustez, marketinga eta publizitatearen indarra.

Hau jakin ondoren berezko kolorea gorria dela  esango zenuten berriz?

Permalink ~ Erantzun | Erreferentziak (0)

El Blog

Egutegia

<<   Mayo 2008    
LMMiJVSD
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  

Izena eman

Atalak

Sindikazioa

Enlaces

Alojado en
ZoomBlog