Egipto inguratzen duten misterioak ez dira gutxi, batzuk aipatzearren:
1- Faraoi extraterrestrea
2- Hegazkinak ala txoriak?
3- Egiptoko atzinako jendea Australian
4- Piramide handia (zergatia, zertarako, nola...)
5- ...
Horrela jarraitu nezake oso luzerako, baino gaurkoan atentzioa deitu didana zera da: Nola argiztatzen ziren egiptotarrak eguzkiaren argia urrun geratzen zen lekuetan?
Ez al zaizue inoiz burutik pasa nolatan lortu duen Egiptokoek horrelako prezisio artistikoa eta teknikoa erabateko iluntasunean? Bai, erabateko iluntasunean dauden milaka hilobietan, lurrazpiko pasabideetan, nekropoli ezberdinen eraikinen barrenetan...
<img ALIGN="left" src="http://www.alterguia.com.ve/civilizaciones/electrcidad1.jpg"/><img align="left" src="http://www.cop.es/infocop/infocop77/flecha-izquierda.gif"/>Hau adibidez, "El Valle de los Reyes"en aurkitzen da. Hori guztia marraztua izateko, nolabaiteko argia egon behar zuen. Hau pentsatzerakoan, bat-batean, gure burura, tortxak edo kandelak datoz. Baina ezin dugu ahaztu, ez direla argi-zuzien aztarnarik aurkitu inongo pasabideen sabaietan edo eraikinen barrenetan orokorrean. Marraztu eta margotu ondoren sartuko al zituzten irudiak? Arroka gehienak toneladak pisatzen dituzte, eta pasillo estuetatik garraiatzea ezinezkoa litzateke, beraz, aukera hori ere baztertu egiten dugu. Ispiluak erabiliz argia barren barreneraiono iristea lortzen al zuten? Aurkitu diren datuen arabera, erabiltzen zituzten ispiluak kalitate txarrekoak ziren, islapen bakoitzean, argiaren 1/3 bat gutxienez galtzen zen, beraz ezinezkoa zen; galeriz galeri, ispilu batzuk konbinatu ondoren, eguzpiaren izpirik ez ziren iristen leku askotara.Hortaz, nola lortzen zuten argia? Nola lortu zuten halako lan artistikoa iluntasuna garaile zen eta den galerietan?
<b><u>Debekatutako hipotesia</u></b>
Dirudienez, Sesotris I.enarean obeliskoak estaldura metalikoa zuen, kronista askok hitzegin dute bonbilla itxura zuten obeliskoez. Objektu hauen erabilerari buruzko iritzi ezberdinak egon dira, baina ezagunena edo sinistuena, tximistorratz bezala erabiltzen zituztenarena da. Urre, zilar eta brontzearen aleazioez estalita zeuden, eta denori ezagun egiten zaigun <i>"ELEKTRUM"</i> izena hartzen zuten.
<img ALIGN="RIGHT" SRC="http://www.alterguia.com.ve/civilizaciones/electricidad2.jpg"/>
Dendera jainkotegia: Bonbila forma duten obetu ezezagunak ikus ditzazkegu. <img src="http://www.tecnipublicaciones.com/images/flecha_indica.gif"/>
Aurkitutako lampara itxurako objetuak, erabilera guztiz ezezaguna zuten.
80ko hamarkada hasieran, Peter Krassa eta Reinhard Habeck ikertzaileak, aintzinako Egipton energia elektrikoaren erabilerari buruzko hipotesi bat kaleratu zuten. Edfu, Kom Ombo eta Dendera templuen paretetako marrazkiek ala adierazten omen zuten.
Pintura hauek, bonbila forma hartzen zuten, Dendera templukoak, agian, luzexeagoak dira baina orokorrean edozien etxeetan aurki dezakegunaren antza zutela esan daiteke. Objektua zeharkatzen, uhin-mugimenduak egiten dituen sugea "zuntza", loto-lore baten barnetik irteten "txintxor" tankeraz. Obeliskoak, "djed" mugarriek eusten dituzte. Egipto osoan zabaldua dagoen mugarri hauen sinboloen esanahia: energia, tinkotasuna eta boterea. "Bonbila" hauek, kable moduko batekin, euskarri edo oinarri bati daude "konektatuta". Bertan, oinarri hortan, airearen jainkoa agertzen da belaunikaturik. Guzti hau, babuino batek babesten du, seguraski Thot jainkoaren errepresentazioetako bat dena. Thot, zientzien eta jakinduriaren zaintzailea, esku bakoitzean laban bat duela errepresentazio oraindik ez oso zehatza babestu edo gorde nahi duela diduri.
Orain arte esandakoari buruzko aurreiritzi guztiak alde batera utzi ezkero, antzinako Egipton, "el valle de los reyes" eta beste hainbat lurpeko pasabide, templu eta hilobietan eginiko inskripzioak, erraz asko izan zitezken elektrizitateari esker baino ez eginak. Apaiz abade eta sazerdoteen leinukoak, inboluzio egoeran, nahitaez gordetako ezagutza; jainkoen ohorezko oparia.
<b><u>Aintzinako beste zeinbait adibide</u></b>
Egipto izan al zen aintzinaroan energia elektrikoa ezagutzen zuen bakarra?
Ez. Aurkitutako froga materialak eta antzikako testuek ziurtasun osoz esaten digutenez, galdera honen erantzuna ezezkoa da.
1936ena adibidez, Wilhelm Köning ingeniero alemanak eta bere langileek, Bagdaketik gertu dagoen Rabuan, jarroi txiki baten itxura zuen buztinezko objetu bat aurkitu zuten. 15cmko altuera, eta asfaltoz eginiko tapa zuen. Barnealdean kobrezko 0,26x19cmtako zilindro bat zegoen. Hodi zilindriko horretatik burnizko 1cmtako hodia ireteten zen, berunez eta azido ezberdinez estalia. Aurkitutako lehen pila elektrikoa izan zen! (Gaur egun Bagdadeko museoan) Köningek, gurtzarako egina zegoela uste zuten objektu hura, funtzionatzea lortu zuen.
Leku berean, beste zenbait objetu aurkitu ziren, k.a. 2000.urtean lurperatuak. Beraz Mesopotamiako antzinako herritarrek pila elektrikoak erabiltzen zituztela jakin genuen.
Honelako aurkikuntzak, ez gaituzte horrenbeste harritu behar, azken finean, milaka aipamen ezberdin existitzen dira, Grezian, Erroman eta beste hainbat lekuetan, argia ematen zuten objetuen existentzia frogatu nahi dutenak.
1565.urtean k.o. Atasnasio Kircher-ek bateri elektriko bat egiteko pausoak eskeini zizkigun, honela, aintzinan elektrizitatea erabiltzea posible izan zela frogatu nahian.
Plutarcok, 1.mendean, "amaigabeko lanpara" batetaz idatzi zigun, baina sazerdoteek ez zioten funtzionamendua esplikatu, besterik gabe esan zioten, urte asko zeramala itzali gabe eta ez euriak eta ez haizeak ez zutela lortu hura itzaltzea.
Amaierako lanpara honi buruz, ehundaka istoria aurki ditzazkegu, nik nire aldetik, "La piedra de luz" irakurtzea gomendatzen dizuet. Christian Jacq autorearen novela paregabe bat, 4 liburu ezberdinetan banatua. Egipto minimoki gustuko duenak, nobela hau ere gustuko izango du.
Liburuari buruz gehiago jakin nahi izanez gero klikatu <a href="http://www.librodot.com/searchresult_author.php?authorName=Jacq%2C+Christian">hemen</a> edo <a href="http://www.booket.com/Fichas/FichaPack1.aspx?IdPack=1&IdPildora=1645"> hemen</a>eta Egiptoko misterioez gehigo jakin nahi baduzue <a href="http://www.bibliotecapleyades.net/esp_egipto_mist.htm#menu">hemen</a>