Abril del 2006

Emakumeak II. Errepublikan

Por euskaljakintza2 - 30 de Abril, 2006, 9:43, Atala: General

Duela egun gutxi bete ziren 75 urte II.Errepublika Eibarren aldarrikatu zenetik, hain zuzen ere 1931ko apirilaren 14an. Erregimen berri honi ´´Neska Polita`` deitu zioten eta bost urte gorabeheratsu iraun zituen, harik eta 1936ko gerra zibilarekin batera zapuztu zen arte. Estreinako  demokrazia hark emakumea hartu zuen ikurtzat eta honi lehen aldiz funtsezko eskubideak eman zitzaizkion.Gizonezkoen eta emakumezkoen arteko berdintasunaren bidean, sufragistek burututako ekintzek eta protestek oihartzun goiztiarra izan zuten Amerikako Estatu Batuetan edo Britainia Handian. Espainiako Estatuan, aldiz, gizonezkoengan murrizturik zegoen sufragio ahalmena ez zen orokortu, hainbat politikarik eskatu zuten arte. Orduko elkarte feministarik garrantzitsuenak (AMNE, Asociación Nacional de Mujeres Españolas)bere programa soziopolitiko zabalean behar baino leku eskasagoa eman zion emakumeen boto aktiboari. Hori dela sufragistek izandako eragina eskas samarra izan zen Pirinioz honuntza eta Primo de Riveraren diktadura iritsi arte, ez zituzten izendatu lehen emakume ordezkari politikoak.
Izan ere, Primo de Riverak hainbat emakume hautatu zituen eta horrek zabaldu zuen emakumearen botoa eta parte hartze politikoaren auziari buruzko eztabaida, Espainiako Estatuko lehen demokrazian, 1931-1939 bitartekoan, loratuko zena.

Errepublika aldarrikatzearekin batera, behin-behineko Gobernuak hainbat lege dekretu aldarrikatu zituen premiazko erreforma demokratiko zenbait aurreratzeko. Horietako bat izan zen 1907ko Hautesle legea aldatu zuena. Berrikuntzen artean emakumeak eta apezak hautagai izan zitezkeela zioena nabarmentzen zen. Hori dela eta lehen aldiz hiru emakume eseri ziren Madrilgo Gorteetan: Victoria Kent, Clara Campoamor eta Margarita Nelken.Kent Partido Republicano Radical Socialista delakoaren kide izan zen eta Campoamor Partido Republicano Radicalarekin lerrokatu zen. Biak 1930eko altxamendu errepublikanoaren aldeko defentsan aritu ziren.
Campoamorrek eskatu eta lortu zuen konstituzioa prestatu behar zuen batzordean aritzea eta berari zor diogu, sexu berdintasunaren alorrean, inolako baldintzarik edo murrizketarik gabe, orduko testu konstituzionalak parekotasunaren alde jotzea. Parlamentuan bertan boto eskubidea eztabaidatu zenean, bera izan zen gehien aritu zen parlamentaria eta emakumeak eskubide horretatik kanpo laga zituztenen kontra argien mintzatu zena.

Bada harrigarria iruditu zaidan zerbait: Acción Republicanaren partaidea zen Hilario Ayusok onartzen zuen eskubide bereko hautesleak izatea, baina adin desberdinekin. Gizonezkoek 23 urterekin eskubideak osotasunean izaten zituzten bitartean, emakumezkoek 45 urterekin, Ayusoren arabera, emakumeek adin hori izan arte, borondate eta adimen urrikoak omen zirelako.

Urriaren 1ean sexuen arteko desberdintasuna eta sufragio orokorra bermatzen zuen artikulua bozkatu zenean, oso nabarmen gelditu zen ezkertiarren auzi horretan zuten zatiketa edo aniztasuna. Abenduaren 1ean, behin betiko bozketa burutu zenean, askoz zailagoa izan zen boto orokorraren onespena lortzea. Ordurako parlamentari eskuindarrak parlamentutik kanpo ziharduten, eta ezkerrean aurreko zatiketa errepikatu zen, beraz, ozta-ozta konstituziora igaro zen berdintasunaren oinarrizko eskubide hori.

Clara Campoamorrek ongi azaldu zuenez, 1933tik aurrera emakumeen botoa gizonezkoen errakuntza politikoak garbitzeko lixibarik onena bilakatu zen. Koalizio eta batasun handiak osatu ordez, bakoitza bere aldetik joan zen eta horregatik eskubikoen koalizioa zen CEDA izan zen garaile. Ezkertiarrek boto gehiago lortu zituzten arren, oso banaturik joan zirelako, Gil Roblesen jarraitzaileek zein Lerrouxek gidatzen zituen errepublikako eskuindarrek diputatu gehiago lortu zituzten.

Geroxeago sortu berria zen Falangeak berak, Frankismoaren garaian jarraipena izan zuen ´´Sección Femenina `` delakoa hasi zen egituratzen, emakume eskuindarrak biltzeko asmoz. Ezkerrak aitzitik, korronte faxistaren hazkundea zela medio, ´´Unión de las Mujeres Antifascistas de España`` deiturikoa eratu zuen 1933an. 1934aren bukaeran, Asturiaseko Iraultzaren ondorioz, erakunde hori legez kanpo suertatu zenean, ´´Comite pro Infancia Obrera `` izenaren azpian babestu zuten beraien jardun politikoa.

Bestetik, lan munduari dagokionez, berdintasunaren aldeko keinuak gobernu errepublikanoak burutu zituen. 1931ko apirilean bertan,  erregimena jaio berria zelarik, kaleratu baitzuen dekretu bat emakumeek notaritza bezalako oposaketetan parte har zezaten.

1936ko uztailak ireki zuen egoera berriak Errepublikaren hiltzoria eta, hiru urte beranduago, bere bukaera gauzatuko zuen. Baina bide batez, emakume askorentzat Espainiako Gerra Zibilak eragin anitz bezain aberatsak ekarri zituen. Frontean, erretagoardietan eta erresistentzia lanetan aritzeak kasu askotan legegintzaldiak eta ohiturek finkaturik zituzten muga estatuak atzean utzi zituzten .

Ezkertiarrei dagokienez, emakume milizianoak faxisten aurka borrokatzeko gizonekiko erabateko berdintasunean aritu ziren. I.Mundu Gerran emakumezkoek gizonak ordezkatzeak gerraren osteko berdintasunaren ideia sendotu zuen bezala, Espainiako Gerran ere berdintsu suertatu zen alde errepublikanoan. Baina, aurrerakuntza guzti hauek, 1939ko apirilaz geroztik deuseztaturik geratu ziren, frankisten garaipenarekin batera.

Permalink ~ Erantzun | Erreferentziak (0)

El Blog

Egutegia

<<   Abril 2006  >>
LMMiJVSD
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30

Izena eman

Atalak

Sindikazioa

Enlaces

Alojado en
ZoomBlog