Kirol honen jatorriak ez du data zehatzik, hau da, ezin dugu jakin noiz izan zen lehenengo aldiz gizaki batek bere ohol gainean olatu bat hartu eta irrist eginez ibili zena itsasoan barrena, ez omen dago aztarnarik antzinako testuetan nahiz datuetan. Hala ere, surfaren hasierari buruzko bi teoria nagusi ditugu:

Mikronesia eta Pacifico Islen Hegoaldean (Maoríes, Fiji, Tonga, Thaiti…) inguruan, bertan bizi ziren jendetzaren kulturen leinuetan, gehien bat, itsasoarekin lotuak zeuden. Bertako elezahar eta kontaketen ondorioz, hainbat aitorpen jaso ditugu esanez hango biztanleria olatuen gainetik garraiatzen zirela. Kanoatan eta arrantza egiteko joaten ziren txalupetan zehazki.

Beste aldetik, Peruko Iparraldean zehatz, bertan bizi ziren gizakumeak aztarna nabari bat utzi zuten non gizon bat irudikatzen zen olatu baten gainean irrist eginez egurrez egindako taularekin. Arrasto hau historiarekin lotzean surfaren lehen pausoak Ameriketako Hegoaldean eman zela lehenengo aldiz esan genezake.
Ostera, mende batzuk aurrerago, Polinesiarrak izango dira uhartez uharte joango direnak ohitura hau igorriz eta azkenik Hawaiira
ekarriz.

Garai haietan, Hawaii aldean, surf klasikoa ematen zen. Bertako gizartea maila ezberdinetan zegoen banatua lehenik eta behin erregeak eta agintarik, eta ondoren beste guztiak, hauen eginkizuna herria gobernatzea zen. Mende haietan, gizarte kategori guztiak haritzen ziren surfean, goi-mailakoak nahiz behe-mailakoak, baina bertan ibiltzeko baldintza batzuk zeunden egokituta. Maila ezberdinen artean taula ezberdinak erabili beharra ziren, ohol ezberdinak frogatzen zuen bakoitzaren gizarte mota horrela errege zena besteengan ezberdina zen.
Debora haietan, surfak esanahi bat betetzen zuen, jende bakoitzaren adorea adierazten zuen: herriaren arteko gatazkak eta ezberdintasunak, borroka alde batera utziz, ohol gainean konpontzen zituzten trebetasun handiz eta mugimendu arriskutsuak eginez.

Gaur egungo surfa, hots, surf modernoa ez du esangura berezirik betetzen beste hainbat kiroletako bat besterik ez da. Nahiz eta, antzinako surfari begiratuz aldaketa ugari jasan izan dituen. Beste garaietan erabiltzen ziren taulak egurrezkoak izaten ziren, materia hau gaurkoarekin parekatuz pisutsuagoa zen gaur egun oholak beste gai batzuez egindakoak dira teknika berriekin eta hobeak. Gainera, egun surfa lehietan neurtzen da bakoitzaren gaitasunak, hauek oroimenak jasoz horren sari.
Artikulu hau irakurri ondoren norberari bere barnean sua pizten bazaio kirol hau gauzatzeko
hor doaz pauso batzuk surfeko hasiberrientzat:
Lehenengo egunetan gomendagarria da ohol
handiak eta lodiak erabiltzea punta biribila dutenak, bertan oreka mantentzea errazagoa baita.
Uretara sartu baino lehen aholkatzen dizuet luzapen batzuk egitea, behintzat minik hartu nahi ez baduzue.
Olatu batzuk hartzera sartu baino lehen hondartza ertzean ipini ariketa sinple batzuk eginez taula gainean oreka mantentzeko, adibidez: ohol gainena etzanda zaudela salto egin bi hankak malgutuz eta eskuekin oreka mantentzen lagunduz. Eskuen posizio honela doa, aurrealdean doan hanka eta bere beso bera aurrerantz luzatu bestea berriz ele moduan ipini.
Oholaren soka orkatilaren albo batean jarri, hau da, soka gure gorputzaren barrualdera ez beste aldera joan behar du, bestela hondartzara sartu bezain laster estropuz egingo baikenuen.
Kontuz! Uretan zaudenean zutik jartzerakoan ez jarri oholaren aurrean beti atzealdean hanken artean distantzi bat mantenduz beraien artean.
Olatua hartzerakoan arraun egin gainean jarri arte.
Jadanik prest zaudete hondartzaren barrenera sartzeko eta olatu pare bat hartzeko. Ez etsi lehenengo egunean surfa zaila da eta, baina jardun ondoren norberak nahi duena lor dezake.