Mayo del 2008

Homo ergaster

Por euskaljakintza2 - 24 de Mayo, 2008, 11:02, Atala: General

Duela bi milioi etamilioi bat eta erdi urte artean Afrikan agertu eta desagertu zen hominidoa dugu Homo ergasterra. Australopithecus garhiren ondorengoetakoa zen, baina Homo habilisaren baino gure antz gehiago zuen. Bere gorputza jada gurearen tamaina zuen eta  bere garezurra aldatu egin zen, garuna handituz eta aurpegia eta haginak txikituz.

 

KOKAPENA

 

Espezie honen periodo kronologikoa duela 1,8 milioi eta 1,4 milioi urte kokatzen da. Hondakin zaharrenak Keniako Koobi Fora herrian aurkitu zituzten, fosil modernoena, berriz, Konsoko (Etiopia) aztarnategian aurkituriko baraila da. Aurreko aztarnategi guzti horiek Afrika ekialdean kokaturik badaude ere, Hego Afrikan duela 1,8 milioi urte inguruko Homo ergasterrari dagozkion fosil ugari aurkitu dira Swartkransen: eskeleto baten garezur aurrealdeko eta garezur zati bateko baraila, garezur eta hortzen hondakinak. Aipagarria da, aipatutako aztarnategi guzti horietan Homo ergasterraren hondakinak aurkitzeaz gain, garai bereko parantropoen hondakinak ere aurkitu direla.

 

EZAUGARRI FISIKOAK

 

Gaur egun zehatzenen ezagutzen den giza espeziea dugu Homo ergasterra. Izan ere, haur eta helduen fosil ugari aurkitu dira. Bigarren horien adierazgarri  dira ia osorik dauden bi garezur (ER3733 eta ER 3883 bezala ezagutuak), bi femur eta bi aldaka. Horiekin batera, Homo ergasterra egokien ezagutarazten duen eta ia osorik dagoen haur baten eskeletoa dago. Duela 1,6 milioi urte hil zen Keniako mendebaldeko Turkana laku inguruan (Ofizialki WT 15000 izena dauka, baina Turkana Lakuko Umea edo Turkana Boy bezala ezagutzen da). Mutiko honek heriotzan zuen adina jakiteko, hezur eta hortzen garapen egoera aztertu zuten. Sexua jakiteko, berriz, aldakako hezurren morfologia aztertu zuten.

 

Eskeleto ia osatua izatean, bere gutxi gora-beherako altuera jakitea erraza izan zen; 1,60 metro . Horrek esan nahi du, hazte prozesua bukatzean 1,80 metrotara iritsi zitekeela. Interesgarria ere da Turkana Lakuko Umearen humero eta femurraren luzeraren proportzioa (gorputz-adarren tamaina erlatiboa islatzen diguna). Proportzio hori %74koa da; australopiteko, parantropo eta Homo habilisen aldean erabat gizakia dena.

 

Hori guztiaz gain, espezie honek entzefaloaren tamainaren hazkuntza islatzen du, 805 gramoko balioarekin. Beste espezieekin alderatuz, zifra hori oso handia da, horren adierazgarri: Australopithecus africanusa (436 gramo), Paranthropus robustus (523 gramo), Paranthropus boisei (508 gramo) eta Homo habilisa (619 gramo).

 

BESTELAKO EZAUGARRIAK


Homo ergasterrak harria lantzeko metodo berria asmatu zuen Anchelense (2 modua) moduan ezagutzen dena, eta Homo habilisak erabiltzen zuena ( Olduvayense eta 1 moduaz ezagutzen dena) baino landuagoa zena. Ezagutzen den Achense metodoa erabiltzen zen industria zaharrena duela 1,6 milioi urtekoa da. Beraz, horren sorrera gizakia Afrikati irten eta Europa eta Asiara hedatu eta ondorengoa da. Datu hori indartzeko, Eurasiako aztarnategietan aurkitutako harriaren lanketa, 1 moduari dagokio. Ikusten denez, teknologia berrien beharrik ez zuten izan Afrikatik irteteko.

Permalink ~ Erantzun | Erreferentziak (0)

El Blog

Egutegia

<<   Mayo 2008  >>
LMMiJVSD
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  

Izena eman

Atalak

Sindikazioa

Enlaces

Alojado en
ZoomBlog