Duela bi milioi etamilioi bat eta erdi urte
artean Afrikan agertu eta desagertu zen hominidoa dugu Homo ergasterra.
Australopithecus garhiren ondorengoetakoa zen, baina Homo habilisaren baino
gure antz gehiago zuen. Bere gorputza jada gurearen tamaina zuen eta bere garezurra aldatu egin zen, garuna
handituz eta aurpegia eta haginak txikituz.
KOKAPENA
Espezie honen periodo kronologikoa duela
1,8 milioi eta 1,4 milioi urte kokatzen da. Hondakin zaharrenak Keniako Koobi
Fora herrian aurkitu zituzten, fosil modernoena, berriz, Konsoko (Etiopia)
aztarnategian aurkituriko baraila da. Aurreko aztarnategi guzti horiek Afrika
ekialdean kokaturik badaude ere, Hego Afrikan duela 1,8 milioi urte inguruko
Homo ergasterrari dagozkion fosil ugari aurkitu dira Swartkransen: eskeleto
baten garezur aurrealdeko eta garezur zati bateko baraila, garezur eta hortzen
hondakinak. Aipagarria da, aipatutako aztarnategi guzti horietan Homo ergasterraren
hondakinak aurkitzeaz gain, garai bereko parantropoen hondakinak ere aurkitu
direla.
EZAUGARRI FISIKOAK
Gaur egun zehatzenen ezagutzen den giza
espeziea dugu Homo ergasterra. Izan ere, haur eta helduen fosil ugari aurkitu
dira. Bigarren horien adierazgarri dira
ia osorik dauden bi garezur (ER3733 eta ER 3883 bezala ezagutuak), bi femur eta
bi aldaka. Horiekin batera, Homo ergasterra egokien ezagutarazten duen eta ia
osorik dagoen haur baten eskeletoa dago. Duela 1,6 milioi urte hil zen Keniako
mendebaldeko Turkana laku inguruan (Ofizialki WT 15000 izena dauka, baina
Turkana Lakuko Umea edo Turkana Boy bezala ezagutzen da). Mutiko honek
heriotzan zuen adina jakiteko, hezur eta hortzen garapen egoera aztertu zuten.
Sexua jakiteko, berriz, aldakako hezurren morfologia aztertu zuten.
Eskeleto ia osatua izatean, bere gutxi
gora-beherako altuera jakitea erraza izan zen; 1,60 metro . Horrek esan
nahi du, hazte prozesua bukatzean 1,80 metrotara iritsi zitekeela. Interesgarria
ere da Turkana Lakuko Umearen humero eta femurraren luzeraren proportzioa (gorputz-adarren
tamaina erlatiboa islatzen diguna). Proportzio hori %74koa da; australopiteko,
parantropo eta Homo habilisen aldean erabat gizakia dena.
Hori guztiaz gain, espezie honek
entzefaloaren tamainaren hazkuntza islatzen du, 805 gramoko balioarekin. Beste
espezieekin alderatuz, zifra hori oso handia da, horren adierazgarri:
Australopithecus africanusa (436
gramo), Paranthropus robustus (523 gramo), Paranthropus
boisei (508 gramo)
eta Homo habilisa (619
gramo).
BESTELAKO EZAUGARRIAK
Homo ergasterrak harria lantzeko metodo
berria asmatu zuen Anchelense (2 modua) moduan ezagutzen dena, eta Homo
habilisak erabiltzen zuena ( Olduvayense eta 1 moduaz ezagutzen dena) baino
landuagoa zena. Ezagutzen den Achense metodoa erabiltzen zen industria
zaharrena duela 1,6 milioi urtekoa da. Beraz, horren sorrera gizakia Afrikati
irten eta Europa eta Asiara hedatu eta ondorengoa da. Datu hori indartzeko,
Eurasiako aztarnategietan aurkitutako harriaren lanketa, 1 moduari dagokio.
Ikusten denez, teknologia berrien beharrik ez zuten izan Afrikatik irteteko.