Michael Jackson

Por euskaljakintza2 - 1 de Noviembre, 2008, 23:55, Atala: General

Nik Michael jacksonen inguruan hitz egin behar dut, gelakideei galdezka ibili bainaiz ea bazekiten zein zen michael eta denek baietz esaten zidaten, baina galdetzen nienean ea zer zekiten beretaz, denek esaten zuten lehen gauza zen, operatu egin zela bere azaleko kolorea aldatzeko. Baina nik uste dut musikaz hitz egitea michael jacksonetaz hitz egitea dela eta horregatik hitz egin behar dizuet beretaz. Niri gehien gustatzen zaidan abestia thriller da eta zuek entzutea nahi dut.

Michael Joseph jackson Indianan jaio zen 1958. urtean. Bost urterekin anaiekin batera The jackson brothers taldea osatu zuten, gerora begira the jackson five izenarekin ezagutuko dena. Talde horrekin oso ezaguna izan zen, baina benetako fama 80. hamarkadan iritsiko zaio.

Urtehen poderioz beraren musika aldatzen joan da, michaelek musika estilo diferente asko abestu eta dantzatu ditu: musika beltza, hip hopa, rapa, soul eta funk estiloen fusiotik ateratako musika, hau da new jack swing izeneko estiloa, hard rocka eta dance roka esaterako.

Michael abeslari eta dantzari ona zela haurtzaron erakutsi zuen, baina oso gizon polemikoa zela ere argi azaldu zuen. Pedofiliagatik juzgatua izan zen eta beste hainbat kargutaz juzgatuta egon da ere. Bere arazo horiek ondorio txarrak ekarri zizkion michaeli, jendeak gehiago hitz egiten zuelako bere arazo pertsonaletaz, musika egiteko zuen erraztasunaz baino.

Michaelek zortzi anai-arreba ditu eta bera zazpigarrena da. Bere aitak metalarekin egiten zuen lan eta diruz nahiko justu ibiltzen ziren beti, honek gitarra bat zuen eta izugarri gustatzen zitzaion musuika, baina bere semei debekatuta zeukan gitarra jotzea, hala ere, hiru seme alaba handienak ez zioten kasu handirik egiten eta aita lanean zegoenean gitarra jotzen zuten. Beraien amak gitarra jotzen uzten zien berak nahiago zuelako umeak gitarra jotzen egotea kalera irtetea baino, beraien etxe inguruan gaizkile asko baitzebilen. Denbora pasa ahala joseph ,aita, konturatu zen beraien semeak onak zirela musikan eta pentsatu zuen talde bat osatzea. Michael oso gaztea zen, baina berari ere asko gustatzen zitzaion musika eta bere anaienbat ez zegoenean berak hartzen zuen parte taldean. Azkenean michael ere taldean sartu zen eta taldea tabernetan jotzen hasi zen. 1968an Gladys knight eta Bobby taylorren laguntzaz audizio bat egin zuten motown diskografiarentzat. Hauek beraien aktuazio ikustean liluratuta gelditu ziren eta bereala honartu zituzten.

Urtebetez gogor ensaiatu eta gogor lan egin ondoren beraien lehen lana atera zuten merkadura. Diska honek izugarrizko arrakasta izan zuen estatu batuetan, baina denbora gutxian ezagunak egin ziren mundu osoan. Michaelek 1972an atera zuen bere lehen diska eta era berean jackson five taldean ere abesten zuen. Diska gehiago egin zituzten motown diskografiarekin eta disko hoiek besteak baino arrakasta gehiago izan zuten. Taldeak bere abesti propioak egin nai zituen, baina diskografikak ez zion uzten hori egiten, esaten baitzuten ez zutela horretarako balio. Taldeak hori entzun bezain laster motownekin zeukaten akordioa hautsi zuten eta epic records diskografikarekin akordio batetara iritsi ziren, bertan, the jacksons (1976), Going places(1977) eta destiny (1978) diskoak grabatu zituzten eta disko hauekin taldeak erakutsi zuen talentu izugarria zuela eta beraien abesti propioak egiteko ahalmena zutela.

1979an Quinci jonesen laguntzaz jacksonek off the wall diska kaleratzen du, lan honek izugarrizko salmentak izango ditu eta lan honekin jasoko du bere lehen Grammya. 1982an thriller diska kaleratzen du, diska hau izango da arrakasta gehien emango dion diska, gainera hau da historian gehien saldu den diska 104 milioi kopiekin, lortu zuen arrakasta thriller izeneko abestiak eman zion. Lehena izan zen bi izar edukitzen hollywoodeko "hall of the fam" izeneko kalean eta oraingoz inork ez du lortu bi izar edukitzea. Michaelek orainarte kaleratu duen azken diska invincible da, salmenta guxien izango duen diskoa ere izan zen eta hemen hasi ziren michaelen arazoak orduan zegoen diskografikarekin. Azkenean zuten akordio bertan bera uzten dute eta michaelek erabakitzen du musika gehiago ez egitea. Michaelek gainera garrantzi handia izan zuen video klipak egiteko garaian, erabiltzen duen teknologia oso aurreratua baitzen garai haietako.

Permalink ~ Erantzun | Erreferentziak (0)

El Blog

Egutegia

<<   Noviembre 2008    
LMMiJVSD
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30

Izena eman

Atalak

Sindikazioa

Enlaces

Alojado en
ZoomBlog